EGUZKI SISTEMA.

EGUZKI SISTEMAKO ASTROAK.

Eguzki sistema Eguzkiak eta bere inguruan biratzen diren astroek osatzen dute. Hona hemen adibide batzuk: 
  • Planetak Eguzkiaren inguruan biratzen diren astroak dira. Argia Eguzkiari esker jasotzen dute. Lurra Eguzki sistemako planentetako bat da.
  • Sateliteak planeta baten inguruan biratzen diren astroak dira. Horiek ere Eguzkiaren argia jasotzen dute. Ilargia Lurraren satelitea da.
  • Kometak Eguzkiaren inguruan biratzen diren astroak dira. Argia islatzen duen isatsa dute.
 PLANETAK.

Eguzkiaren inguruan bederatzi planeta daude.
  • Merkuri, Artizarra, Lurra, eta Marte dira Eguzkitik hurbilen dauden planetak.Argi eta bero gehiago jasotzen dute.
  • Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno dira planetarik handienak eta Eguzkitik urrutiago daude.
  • Pluton da planetarik txikiena eta Eguzkitik urrutien dagoena.
Eguzki sistemako planeta guztiek sateliteak dituzte, Merkuriok eta Artizarrak izan ezik.





GURE SATELITEA : ILARGIA

Ilargia Lurra baino  txikiagoa da; ez du atmosferarik, ezta izaki bizidunik ere, Ilargia satelitea da eta ez du berezko argirik. Ilargiak agertzen duen argitasuna Eguzkiak islaturikoa da.
Ilargia Lurraren inguruan biratzen da eta Eguzkiaren argia jasitzen du. Lurreti ez dugu ikusten ilargia beti berdin argiztatuta. Ilargiak hainbat itxura hartzen ditu, eta horiei ilargi faseak deritze. Ilargi faseak hauexek dira: ilberria, ilgora, ilbetea eta ilbehera.

Ilargiaren gainazalak ezaugarri hauek ditu: kraterrak, mendiak eta "itsasoak" izeneko lautada hadiak

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada