ARTISAU EKOIZPENA ETA EKOIZPEN INDUSTRIALA.

Duela bi mende eskas atre, oihalak fabrikatzeko, adibidez, artisau lana egiteko tresna soilak erabiltzen ziren, eta ahalegin handiak egin behar ziren. Gaur egun, ordea, ehunen ekoizpen prozesua industrializatu egin da, hau da, lanaren zatirik handiena makinek egiten dutn ehun fabriketan ekoizten dira.
  • Artisau ekoizpena eskulanean oinarritua da. Erremintek eta makinek lana errazten dute, baina ezin dituzte pertsonak ordezkatu. Era honetako ekoizpenean erabiltzen den energia haizearen, uraren, animalien edo artisauaren beraren indarrak sortua da. Hauxe izan zen ekoizpen modu bakarra VXIII. mendera arte, eta gaur egun, oraindik pisu handia du, bereziki herrialde pobreetan.



  • Ekoizpen industriala makinen erabileran oinarritua da. Makinek pertsonen lana ordezkatzen dute, eta denbora gutxiagoan produktu gehiago egiteko aukera ematen dute. Energia elektrizitatearen bidez eta erregaiak (esaterako, petrolioa edo gas naturala) errez lortzen da.

LEHEN GIZAKIEN BIZIMODUA.

EHIZTARIEN GARAIA.

Lehen gizakiak ehizatik, arrantzatik eta biltzen zituzten basalandareetatik bizi ziren.Animalietatik, okela lortzen zuten, jateko eta larrua, janzteko.
Tribu izeneko talde txikitan biltzen ziren eta nomadak ziren.Horrek esan nahi du ez zirela leku jakin batean bizi; aitzitik, leku batean ehiza bukatzen zenean, beste norabaitera joaten zire, elikagai bila.
Kanpoan (estalperik gabne) edo haitzuloetan bizi ziren, eta lanabes soilak erabiltzen zituzten (harrizkoak, zurezkoak eta hezurrezkoak).

NEKAZARIEN ETA ABELTZAINEN GARAIA.
Milaka urte geroago, gizakiak landareak landatzen ikasi zuen (garia, adibidez), baita animaliak hezten ere (ardiak, esate baterako). Gizakia sedentario bihurtu zen; hau da, leku batetik bestera ibiltzeari utzi eta herrixka iraunkorrak eraiki zituen.   Horrez gain, harrizko eta hezurrezko lanabesak hobetu, artilezko ehunak sortu eta zeramikazko ontziak egin zituen. Metalak galdatzen ere ikasi zuten gizon-emakume haiek, eta hala, armak eta bitxiak egin zituzten.

GARAI HARTAKO AZTARNAK.

Garai hartako gizon-emakumeei asmakizun edo aurkikuntza asko zor dizkiegu; esatrako, suaren erabilera, zeramika, ehunak, metalen galdaketa eta gurpila.
Pinturak ere utzi zituzten bizitzen egon ziren haitzuloen hormetan eta sabaietan. Pintura horietan, animaliak eta ehiza-irudiak agertzen dira, eta labar pinturak esaten zaie.
Horrez gain, garai hartako gizakiek harri izugarri handiak erabiltzen zituzten monumnentuak egiteko.



HISTORIAREN HASTAPENAK.

IDAZKERAREN SORRERA.

Idazkera duela 5.000 urte baino gehiago asmatu zuten. Hasieran, hieroglifikoak egiten zituzten, hau da, hitzak edo ideiak irudikatzen dituzten marrazkiak.
Geroago, alfabetoa asmatu zuten, hau da, elkarren artean konbinatuz hitzak osazten dituzten letren multzoa.
Idazkeraren sorrera oso garrantzitsua da; izan ere, Historiaren hasiera mugazten du. Beraz, idazkera asmatu aurretik gertatutako guztia Historiaurrean sartzen dugu.


ANTZINAKO ZIBILIZAZIOAK.

Duela 5.000 urte, Historiako lehen zibilizazioak sortu ziren. Egipto, India, Txina, Grezia eta Erroma nabarmendu behar dira. Zibilizazioak ideia berak eta bizimodu bera dituzten pertsonen multzoak dira. Esate baterako, zibilizazio bereko pertsonek hizkuntza bera erabiltzen dute, erlijio berean sinesten dute, erakunde berak dituzte...




LEHEN ESTATUAK.

Historiaren hastapenetan, hiri batzuk beste hiri baztuekin elkartu ziren botere  handiagoa izateko. Hala sortu ziren lehen Estatuak.
Hirietan, jauregiak eraiki zituzten agintarientzat, eta tenpluak, jainko-jainkosentzat. Beste monumentu batzuk ere egin zituzten. Legeak idatzi zituzten, hobeto agintzeko, eta baita armadak eratu ere, etsaiengandik babesteko.




ERROMATARRAK IBERIAR PENINTSULAN.

Duela 2.000 urte inguru, erromatarrak Iberiar Penintsulara heldu ziren (Orduan, Hispania) eta bertako biztanleen bizimodua aldatu zuten. 
  • Hiriak eta monumentuak eraiki zituzten (akueduktuak, termak, antzokiak....)..
  • Harrizko errepideen (galtzadak izenekoak) sare bat eraiki zuten.
  • Beren hizkuntza hedatu zuten, latina.
  • Kristau-erlijioa sartu zuten.
Penintsulako gainerako lekuetan ez bezala, euskal lurraldeetan berezko hizkuntzari eutsi zitzaion. Erromatarrek eremu lauetako lurraldeetan izan zuten eraginik handiena.


Zadorra ibaiko zubi erromatarra (Armiñon)


BIZIMODUA DUELA 1.000 URTE.

BI ZIBILIZAZIOREN ARTEKO BIZIKIDETZA.
Duela 1.000 urte, bi zibilizazio zeuden Iberiar penintsulan: Kristaua eta Islamiarra.
  • Kristau-zibilizazioa erromatarren garaitik zegoen penintsulan. Kristau -erlijioan sinesten zuten, eta latinez eta latinetik eratorritako hizkuntzez hitz egiten zuten.
  • Islamiar zibilizazioa Ipar Afrikatik Iberiara penintsulara  heldutako musulmanek ekarri zuten. Islama zuten erlijio; arabiera berriz,hizkuntza.

                                                           

 MESKITEN GARAIA.

Musulman gehienak  hirietan bizi ziren. Horietan, meskitak (otoitz egiteko tenpluak)  eta alkazabak (gotorlekuak) eraiki zituzten. 
Azokak ere bazeuden islamiar hirietan, merkatu handiak.
Musulmanek zenbait asmakizun ekarri zituzten; bolbora eta iparrorratza, adibidez Labore berriak ere sartu zituzten; laranja eta arroza, esaterako. Astronomo, mediku eta matematikari bikainak izan ziren.
Duela 1000 urteko islamiar hiri baten marrazkia.



GAZTELUEN GARAIA.

Garai hartan, kristauak hiru taldetan bizi ziren:
  • Nobleak gazteluetan bizi ziren.
  • Nekazariak nobleen mende zeuden eta herrixketan bizi ziren, gaztelutik gertu.
  • Fraideak monastegietan bizi ziren. Otoitz egin, baratzea landu eta antzinako liburuak eskuz kopiatzen zituzten. 
Geroago katedralak eraiki zituzten.








ERRESUMA BERRIAK.

Erromatar Inperioaren gainbera hasi zenean, lurralde bakoitzeko ahaltsuenak elakrtzen hasi ziren errege bakarra hautatuz. horrela, erresuma burujabeak sortzen hasi ziren, esaterako Nafarroako Erresuma. Hiriburua Iruña zen.
Nafarroako Erresuma, gaur egungo Nafarroaz gain, beste hainbat lurraldek osatzen zuten; gaur egungo Euskadi, kasurako, Nafarroako baitan zegoen.


ISLAMIARRAK EUSKAL LURRALDEETAN.

Islamiarrak oso denbora gutxian bizi izan ziren euskal lurraldeetan. Musulmanak ez ziren egokitu ez gure lurraldeetako klimara, ez bertako bizi-baldintzetara.
Biztanle gehienak nekazariak ziren eta komunitate txikitan bizi ziren. Merkataritza gutxi egiten zen.
Denborarekin, lehenbiziko hiri-eremuak agertu ziren.









ASMAKIZUN HANDIEN GARAIA.

ASMAKIZUNEN GARAIA.

XIX.mendearen amaieratik aurrera aldaketa handiko garaia hasi zen eta arlo gehienetan berrikuntza asko izan ziren: zientzian, medikuntzan, teknologian.
Zenbait asmakizunek eraldaketa handiak eragin zituzten, esaterako, elektrizitateari esker argiaren kalitatea izugarri hobetu zen eta, gainera, makinek motore elektrikoz mugitzen hasi ziren; sendagai berriak ere sortu ziren, adibidez, penizilina. Eta noski, ezin ahastu telefonoa, automobilentzako zein hegazkinentzako gasolinazko motorra eta abar.




HIRIETAKO BIZIMODUA.

Asmakizun horiei esker oso lantegi handiak eraikitzen hasi ziren; lantegi horietan milaka langilek egiten zuten lan. Langile gehienak hirietako kanpoaldean bizi ziren. Hirien hazkundeak ez zuen etenik eta errepide berriak eta azkarragoak eraiki zituzten.
Material berriak aurkitu zituzten, besteak beste, altzairua eta hormigoi armatua. Horiei esker, pisu askotako eraikinak egin zituzten. Gainera, etxebizitzak eta bulegoak erosoagoak ziren, baliabide gehiago baitzituzten: kanilako ura, argi elektrikoa, gasa...

lehen fabrikak.


HERRIXKETAKO BIZIMODUA.

Pixkanaka herrixketako edo landa inguruetako nekazarien bizimoduak ere hobera egin zuen
Nekazaritza lanetarako makina sofistikatuagoak erabiltzen hasi ziren traktoreak, ereiteko makina, uzta biltzeko makinak... Hala ere, animalien laguntza beharrezkoa zen.
Hirietako bizitza erosoakgoa zenez eta lantegietan langile asko behar zirenez, herrietako biztanle asko hirietara joan ziren bizitzera.

Lehen traktoreak.

HISTORIA ARIKETAK.

GURE HISTORIA

ZENBAIT MAKINA.

TXIRRIKA.

Txirrika ardatz batean biratzen den gurpil bat da. Gurpilak inguruan zirrikitu bat du, eta zirrikkitu horretatik soka bat edo kate bat pasatzen da. Txirrikari esker, gauzak errazago igotzen dira. Gauzak sokaren edo katearen mutur batean jartzen dira, eta beste muturrari tira egiten zaio, beherantz.
Oso gauza pisutsuak igotzeko, txirrika bat baino gehiago erabiltzen dira. Esaterako, pisu handiko gauzak igotzeko, txirrika bat baino gehiagoko garabiak erabiltzen dira.


Aliketak
PALANKA.

Palanka barra zurrun bat da eta, puntu batean bermatuta, puntu horren inguruan biratzen da. Barraren puntu batean, indar egiten da; beste puntu batean, berriz, zerbait jartzen da (altxatzeko, eusteko eta abar). Aliketak, kraskagailua eta matxardak, adibidez, palankaz osatuta daude.
Matxardak  
Kraskagailua








PLANO INKLINATUA.

Plano inklinatua nolabaiteko malda duen arrapala da. Gauza pisutsuak igotzeko eta jaisteko balio du, zuzenean haiei tira egitean baino indar txikiagoa eginda.
Arrapalak zenbat eta inklinazio txikiagoa izan, orduan eta errazago igoko ditugu gauzak, irristaraziz edo pirritan eramanez. Nolanahi ere, bide luzeagoa egin behar da.
plano inklinatua.


Ingeles giltza.

ERREMINTAK

Zurginek, argiketariek, mekanikariek eta beste langile batzuek erabiltzen dituzte erremintak. Adibidez, zurginek zerrak, mailuak, grapagailuak eta abr erabiltzen dituzte; mekanikariek, berriz, ingeles giltzak, bihurkinak eta abar.
Erreminta batzuk makina bakunak dira ( mailua, adibidez); beste batzuk, aldiz, makina konposatuak (grapagailua, esaterako).



MAKINEK ASKO LAGUNTZEN DIGUTE.

ZER DIRA MAKINAK?

Makinak lana eta denbora aurrezten laguntzen diguten tresnak dira eta pieza batez edo bat baino gehiagoz osatuta daude.
Esate baterako, guraizez hatzez baino errazago mozten ditugu paperezko orriak. Era berean, irabiagailuz eskuz baino azkarrago prestatzen ditugu pureak.


ZERTARAKO ERABILTZEN DITUGU MAKINAK?

Makinak hainbat lanetarako erabiltzen ditugu; esaterako:
  • Gauza astunak altxatzeko, garabiak edo arrapalak erabil ditzakegu.
  • Leku batetik bestera joateko, tresnak, hegazkinak eta autoak erabiltzen ditugu.
  • Zura eta beste material batzuk mozteko, zerrak erabiltzen ditugu.
  • Jolasteko, bideo-kontsolak erabiltzen ditugu.
  • Etxeko lanak errazago egiteko, ikuzkailuak, ontzi-garbigailuak eta abar erabiltzen ditugu.




MAKINA MOTAK. 

Bi motatako makinak daude:
  • Makina bakunak.Oso pieza gutxi dituzte. Makina bakunak dira, adibidez, txirrikak, palankak eta arrapalak.
  • Makina konposatuak. Elkartutako zenbait makina bakunez osatuta daude. makina konposatuak dira, adibidez, bizikletak, erlojuak eta irabiagailuak.

palanka, makina sinplea.
erlojua, makina konposatua



NOLA FUNTZIONATZEN DUTE MAKINEK?

Makina batzuek pertsonen edo animalien indarrez funtzionatzen dute. Esate baterako, bizikleta mugitzeko, pedalei eragiteari uzten badiogu, bizikletak aurrera egiten du pixka batean; azkenean, ordea, gelditu egiten da.
Gurdiak animalien indarrez mugitzen dira.
Mailua, aliketak, errazta eta zenbait gurpil-aulki pertsonek eragindako beste makina batzuk dira.
Beste makina batzuek, berriz, elektrizitatea edo erregairen bat behar dute funtzionatzeko, nahiz eta horiek ere norbaitek maneiatu. Esate baterako, autobusek eta autoek erregaia behar dute funtzionatzeko; adibidez, gasolina edo gasolioa. Ordenagailuek eta irabiagailuek, berriz, elektrizitatea behar dute.
Makina askok (haizagailuek, kamioiek...) motorra dute, mugimendua sortzeko.


             

IKASLEEK PALANKARI BURUZ EGINDAKO LANA.

KLIMA ALDAKETA

EKOSISTEMAK

LANDAREAK ETA ANIMALIAK ELKARREKIN BIZI DIRA.

Landareek ura eta argia behar dituzte bizitzeko.Zenbait landarek ur asko behar dute bizitzeko, adibidez pagoek; beste batzuek, ordea, ur gutxi behar dute, esaterako, arteeek. hori dela eta, pagoak toki hezeetan bizi dira eta arteak, berriz, toki lehorragoetan.
Gauza bera gertatzen da animaliekin, horiek ere ezin baitita edozein tokitan bizi. Hartzak, adibidez, toki hotz eta hezeetan bizi dira eta janari ugari behar dute. Toki bakoitzean antzeko beharrak dituzten animaliak eta landareak bizi dira. Horregatik,pagoak eta hartzak ekosistema berean bizi daitezke, baina inoiz ez hartzak eta arteak.

ZER DA EKOSISTEMA BAT.

Ekosistema toki jakin bateko ezaugarriek eta bertako izaki bizidunek osatzen dute. Adibidez, basoa ekosistema da. Basoan elementu hauek daude: landareak, animaliak, lurzorua, airea, harriak...
Ekosistemek bi osagai dituzte: bizidunak eta bizigabeak.
  • Ekosistema bateko osagai bizidunak landareak, animaliak eta gainerako izaki bizidunak dira, adibidez, onddoak.
  • Osagai bizigabeak izaki bizigabeak dira, esate baterako, lurzorua, ura, hotza, haizea, harriak...


EKOSISTEMEN TAMAINA.



Tamaina askotako ekosistemak daude. Zenbait ekosistema oso handiak dira, daibidez sabanak; baina badira oso ekosistema txikiak ere, urmaelak kasurako.

Urmaela


Urmaela txikia izan arren, bertan animalia ugari bizi dira, adibidez igelak, burruntziak, zapaburuak, barraskiloak, eta baita  uretako landareak ere.

Sabana


Sabana ekosistema handia da. Sabanan landare hauek daude: belarrak, zuhaixkak eta zuhaitzak; eta baita animalia hauek ere: zebrak, ñuak, hienak eta lehoiak ere.